XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
9-garren Pio Aita Santua, siniskai bi areik oinkatu zituana, Erroma`ko Kaputxinoen elizan dago lurperatua; ta beti dauko bere ondoan argia piztu-ta eta lore barriak ipini-ta, erriak dautson jaieraren ezaugarri.
Beste Aita Santurik ez dago an, Kaputxinoen elizan eortzirik.
Bera bakarrik.
Elizaren alde batean 9-garren Pio Aita Santua.
Eta beste aldean,
Berak egin il-tamuan, bera be, il da gero, ara eroateko eskatuten eban.
2.
1946-garren urte inguruan, Aita Santuaren Ordezkariak Batzorde jakintsu ta dirdiratsu ta ugaria sortu ta atondu eban Shanghaien.
Txina'ko katoliku lan ta eginkizunak zuzentzeko: egunerokoak ta aldizkariak ta barrikariak ta mailla guztietariko ikastolak... ta abar.
Ta Batzorderen buru ta artezkari
An bear egiten ebalarik, espetxera sartu eben 1958-an; ta orain atara dabe 79 urte daukoz.
Ta amabi urte oneitan inor ikusi barik egon izan da, ez mixiolaririk, ezta beste beretakoetarik bere.
Bein bakarrik utzi eutsoen bere anai bateri, beragana joaten ta beragaz berba egiten.
Paperetan etorri jakun barri orrek gogora ekarri deuskuz barriro danoi, an Txina'n dagozen iru edo lau milloa katolikuek zelango neke-lanak ta minak ta atsekabeak eroan bear izan dituzten ta eroaten dituzten,